GUZU » Terapia

GUZUn, terapia ez da entzuteko espazio bat bakarrik. Hemen hitzez berreraikitzen laguntzen dizugu, eta barrutik, errukiz eta iritzirik gabe sendatzen.**

Pertsona guztiok uneren batean gaindituta sentitu gara bizitzen ari garen egoeragatik, eta ondoeza sortu zaigu, bai guri, bai gure ingurukoei.

Eta egoerak elkarren antzekoak badira ere (estresa lanean, familia-arazoak, emozioak kudeatzeko zailtasuna, bikotekideen arteko eztabaidak…), egoera horiek bizitzeko, sentitzeko eta horiei aurre egiteko modua zu bezain bakarra da. Denok ditugu barne-baliabideak, nahiz eta batzuetan ez dakizkigun nola aurkitu, nola erabili… edo, besterik gabe, ezin dugu bakarrik.

Hor, terapia sartzen da.

Terapia zarata baretzeko eta argi entzuteko espazio bat da, leku seguru bat non kanpotik norbaitek beste modu batera begiratzen laguntzen dizun, zer gertatzen zaizun hobeto ulertzen eta aldaketarako zure bidea aktibatzen. Laguntza profesionala, egon nahi duzun tokirantz mugitzen laguntzen dizuna, arlo pertsonalean, harremanean edo erotikoan.

GUZUn hainbat ikuspegitatik laguntzen dizugu, baina, batez ere, irtenbideetan oinarritutako eredu sistemikotik. Horrek esan nahi du fokua ez dugula arazoan bakarrik jartzen, baizik eta zure gaitasunetan, funtzionatzen duen horretan, zure loturetan eta eralda ditzaketen ekintza txikietan.

Gure terapia

Terapia presentziala eta ONLINE

Sexu- eta bikote-terapia

Zure lotura afektiboa indartu, komunikazioa hobetu eta bikoteko gozamena berreskuratu, ikuspegi profesional eta enpatikotik. Zure harremanak ere arreta merezi duelako.

Gehiago jakin

Banakako terapia

Zure prozesu pertsonalean zurekin lan egiten dugu emozioak kudeatzeko, zailtasunak gainditzeko eta zure buruarekin berriz konektatzeko. Zure ongizatea zure burua entzuten hasten da.

Gehiago jakin

Familia-terapia

Familia entzuten denean, eraldatu egiten da. Familiei, komunikazioa hobetzen, gatazkak konpontzen eta harreman osasuntsuagoak eta ulergarriagoak eraikitzen laguntzen diegu.

Gehiago jakin

Psikoonkologia

Minbizidun pazienteei eta haien familiei laguntza emozional espezializatua eskaintzen diegu, prozesu onkologikoari indarrez eta lasaitasunez aurre egiteko.

Zaren moduan adierazteko eta ulertzeko espazio segurua

Badakigu laguntza eskatzea ez dela erraza. Horregatik, Bilboko gure zentroa ingurune bero eta konfidentzial gisa dago pentsatuta, non zure emozioetan sakondu, barne erresistentziak identifikatu eta bizitza osoago baterantz aurrera egin dezakezun. Guzun psikologiako profesionalak aurkituko dituzu, ikuspegi integratzaile eta feministatik laguntzan esperientzia dutenak.

Noiz da gomendagarria terapia psikologikora jotzea?

Ez da beharrezkoa muturreko egoera batean egotea terapiara joateko. Kontsultara joan zaitezke, baldin eta:

  • Emozioek gainezka egiten badizute.
  • Bizi-krisi edo aldaketa garrantzitsuak jasaten ari bazara.
  • Harreman pertsonal edo familiarteko gatazkatsuak bizi badituzu.
  • Zeure burua hobeto ezagutu eta zure ongizate emozionala hobetu nahi baduzu.

Psikologia Bilbon, genero-ikuspegiarekin eta ikuspegi humanistarekin

Gure lana aniztasunaren errespetutik abiatzen da, generoarekiko, testuinguru sozialarekiko eta pertsona bakoitzaren bizipen konkretuarekiko sentikorra. Guzu-n terapia psikologikoa akonpainamendu/gidaritza/ laguntza-prozesu gisa ulertzen dugu, ez autoritatearen edo epaiketaren esku-hartze gisa. Zure bizitzari buruz erabakitzeko gaitasuna berreskuratzea da gure helburua, auto-zaintzatik eta autonomiatik abiatuta.

Gure zerbitzuak

Terapia

Banakako laguntza, bikotekidearena edo senidearena, ondoez emozionala, blokeoak, bizi-krisiak edo harreman-osasuna entzute profesional eta hurbiletik lantzeko.

Gehiago jakin

Hezkuntza eta prestakuntza

Pertsonarengan oinarritutako ikuspegi integrala, sexualitatearen indarguneetan eta alderdi positiboetan fokua jarriz. Hezkuntza afektiboa osasuna delako ere.

Gehiago jakin

Aholkularitza sexologikoa

Zure kezkak, zalantzak edo ardurak laguntza labur eta profesional baten bidez argitu, gizabanakoa, bikotekidea, profesionala, hezkuntza-erakundea... bazara ere. Zu orientatzeko gaude hemen.

Gehiago jakin

Gure zerbitzuak

Terapia

Banakako laguntza, bikotekidearena edo senidearena, ondoez emozionala, blokeoak, bizi-krisiak edo harreman-osasuna entzute profesional eta hurbiletik lantzeko.

Gehiago jakin

Hezkuntza eta prestakuntza

Norberaren, bikotearen eta familiaren laguntza estutasun emozionalari, blokeoei, bizitzako krisiei eta harreman-osasuneari aurre egiteko, entzute hurbil eta profesionalaren bidez.

Gehiago jakin

Aholkularitza sexologikoa

Zure kezkak, zalantzak edo ardurak laguntza labur eta profesional baten bidez argitu, gizabanakoa, bikotekidea, profesionala, hezkuntza-erakundea... bazara ere. Zu orientatzeko gaude hemen.

Gehiago jakin

Eskatu terapia psikologikorako hitzordua Bilbon

Bilbon terapia psikologikoa bilatzen ari bazara, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu. Zure zalantzak argitu eta prozesu honetan bidelagun izango gaituzu, hurbiltasunez, konpromisoz eta errespetuz. Eman zure ongizaterako lehen urratsa.

Jarri harremanetan orain