GUZU » Sizu proiektua

Zer da “sisu” eta zergatik inspiratzen gaitu?

SIZU “sisu” terminoaren eta GUZUren ZUren arteko lotura da, hau da, zurekin. “Sisu” hitza finlandiarra da, eta adorea, determinazioa eta barne-indarra esan nahi du. Aurrera egiteko gaitasuna da, nahiz eta dena zaila iruditu. Amore ez ematea da; aldaketaren erdian eustea, zoritxarrean haztea. Espiritu horrek gidatzen du proiektu hau: zure indarra, edertasuna eta ahotsa berraurkitzen laguntzea.

Nola lagunduko dizugu?

SIZU proiektuan hurbiletik eta modu pertsonalizatuan lan egiten dugu. Hona hemen gure laguntza:

Prozesu bakoitza bakarra da, zu bezala. Zure erritmora, desioetara eta bizi duzun momentura egokitzen gara.

Zuretzat pentsatutako bidelaguntza

SIZU aldaketa sakonak igarotzen ari diren emakumeentzat pentsatuta dago; beren gorputzarekiko lotura galdu dutela sentitzen dutenentzat, eta berriro seguru, benetako eta ikusgarri sentitu nahi dutenentzat. Eraldaketa-une batean bazaude, ez duzu zertan bakarrik ibili.

Hemen gaude zurekin bidea egiteko, errespetuz, sentikortasunez eta geure burua zaintzea ere erresistentzia modu bat dela sinetsita.

Nola sortu zen SIZU proiektua?

Proiektu hau bi ibilbide profesionalen arteko topaketatik sortu da. Ibilbide horiek, desberdinak izan arren, helburu bera dute: pertsonak zaintzea.

Bi lagun gara: hogei urte baino gehiago esparru osagarrietan lan egin ondoren, gure esperientziak elkartzea erabaki dugu, prozesu onkologiko batean dabiltzan edo ibili diren pertsonei arreta integratzailea eskaintzeko.

Gutako bat psikologoa, sexologoa eta psikoonkologoa da, eta ibilbide luzea egin du minbizia duten pazienteei – bereziki emakumeei- laguntza emozionala ematen, prozesuaren etapa guztietan: diagnostikoaren eraginetik, tratamenduetan, eta gaixotasuna amaitutakoan berreraikuntza pertsonalerako bide konplexuan.

Besteak, gizarte-hezkuntzan trebatuta eta modari, estetikari eta edertasunari lotutako ikasketa eta experientzarekin, urteetan zehar irudia aztertu du, eta adierazpen pertsonala zaintzea autoestimurako, identitaterako eta ahalduntzerako iturri bihur daitekeela ikusi du.

Aliantza horretatik espazio terapeutiko bat sortzen da, dimentsio emozionala zein gorputzekoa jorratzen dituena, onkologian espezializatutako psikoterapia eta pentsatutako zaintza estetikoak integratuz, errekuperazio-prozesuaren parte gisa. Elkarri errukiz begiratzeko, duintasunez aitortzeko, eta gorputza ez ezik autoestimua, desira eta identitatea ere sendatzeko adorean sinesten dugu.

Errespetuan, ezagutzan eta sentsibilitatean oinarritutako proposamena.
Emakume bakoitzak bere buruarekin berriro topo egin dezan.

Minetik, bai. Baina edertasunetik ere bai.

1000148784

Emakumeen gorputza: etengabe aldatzen ari den lurraldea.

Jaiotzen garenetik, emakumeok etengabeko eraldaketa fisiko eta emozionalei egin behar diegu aurre: nerabezaroa, amatasuna, menopausia, gaixotasuna, pisu- edo irudi-aldaketak, doluak… Etapa batzuk leunak dira; beste batzuk konplexuagoak. SIZUn uste dugu bakoitzak merezi duela laguntza, kontzientzia eta bere buruarekin berriz konektatzen lagunduko dioten tresnak jasotzea.