Psiko-onkologia: laguntza psikologikoa minbiziaren aurrean
Minbizia duten pertsonei eta haien senideei prozesu emozionalean laguntzen diegu.
Eskatu zure aurretiko hitzorduaMinbiziak emozioetan ere eragiten duelako.
Minbiziaren diagnostikoa zure bizitzara iristen denean, emozioz betetako mendi bat bihur daiteke, eskalatzeko zaila. GUZUn, laguntza psikologikoa eta emozionala eskaintzen dizugu, bai zuretzat (pazientea bazara), bai zure senideentzat ere. Elkarrekin sendatzen ditugu gaixotasunaren ondorioz sortzen diren beldur, tristura eta ziurgabetasunak. Gainera, gorputzaren eta irudiaren gaineko inpaktu emozionala lantzen dugu gure onko-estetikako programan, zure buruarekin ondo sentitzera bidean emanten duzun urrats bakoitzean.
Guzun, minbiziarekin bizi direnei eta haien familiei laguntzen diegu. Min ematen duenari eusten, zaintzen, zentzua ematen eta arnasa hartzeko espazioak sortzen laguntzeko gaude hemen. Beldurraren erdian ere lasai bizi daitekeelako.
Sizu proiektua
Guzun, Sizu proiektua sortu dugu: zuretzat pentsatutako onkologia-ongizateko zentroa. Zure burua zaintzea tratamenduaren parte ere bada.
Sizu, minbizia zeharkatzen duten edo bizi izan duten pertsonei arreta osoago bat eskaintzen dien zentroa da. Onko-estetikaren ikuspegitik, bidelaguntza emozionala eta psikologikoa irudiaren eta ongizatearen zaintzarekin uztartzen ditu.
Aholkularitza pertsonalizatua, orientazio emozionala, talde-tailerrak, topaketak eta ikastaro espezializatuak eskaintzen dizkizugu. Zure buruarekin konektatzen laguntzeko, autoestimua indartzeko eta prozesu hau tresna gehiagorekin igaro dezazun, laguntza profesional eta kalitatezkoa eskaintzen dizugu.
Ezagutu gure onkologia-ongizaterako zentroaEskatu arreta psiko-onkologikoa GUZUn
Prozesu onkologiko bat igarotzen ari bazara eta laguntza behar duzula sentitzen baduzu, edo laguntza behar duen norbaiten senide edo lagun bazara, gurekin harremanetan jar zaitezke.
Gure zerbitzuak
Terapia
Banakako laguntza, bikotekidearena edo senidearena, ondoez emozionala, blokeoak, bizi-krisiak edo harreman-osasuna entzute profesional eta hurbiletik lantzeko.
Hezkuntza eta prestakuntza
Norberaren, bikotearen eta familiaren laguntza estutasun emozionalari, blokeoei, bizitzako krisiei eta harreman-osasuneari aurre egiteko, entzute hurbil eta profesionalaren bidez.
Aholkularitza sexologikoa
Zure kezkak, zalantzak edo ardurak laguntza labur eta profesional baten bidez argitu, gizabanakoa, bikotekidea, profesionala, hezkuntza-erakundea... bazara ere. Zu orientatzeko gaude hemen.