Borja Muñoz Arrastia
Psikologoa eta sexologoa da, sexu-hezkuntzan, sexu- eta bikote-terapian, sexu- eta genero-aniztasunaren arloko laguntzan eta sexualitate integratiboan espezializatua.
Azken 15 urteotan feminismoarekin eta LGTBI+ eskubideen aldeko borrokarekin lotutako gizarte-eragileetan parte hartu du modu aktiboan, sexualitateari, aniztasunari eta berdintasunari buruzko hitzaldi, tailer eta formakuntzetan lagunduz.
Azken hamar urteak sexu-hezkuntzan jardun du, irakasleei eta familiei formakuntza emateaz gain, adingabe transen inguruko prozesuetan eta LGBTIfobiaren prebentzioan laguntza eskainiz, baita genero-indarkeriaren eta maskulinitateen arloko esku-hartzeetan ere.
Gaur egun, sexualitate integratiboan oinarritzen du bere lana, gorputzaren entzutea eta gertuko, errespetuzko eta eraldatzailea den ikuspegitik egindako laguntza terapeutikoa ardatz hartuta.
Block "1502" not found